AMAIA & ARNATZ

Azkenaldian gure ezkontza erreportaien eta, oro har, familia erreportaien estilo-norabidea bide berri batzuetatik bideratzearen aldeko apustu sendoa egin dugu eta… ezin gustorago gaudela esan dezakegu.
Urteek ematen duten esperientziarekin konturatzen joan gara, eta oraindik ere horretan darraigu, ezkontza egun bat denboran birgogoratzen dugunean errepikaezinak diren momentuak bizitzen direla egun osoan zehar eta, batzuetan, argazkilari bezala iparra galtzeko arriskua izaten dugu.
Norentzat egiten ditugu argazkiak? Bezeroarentzat edo gure argazkilari egoarentzat? Kontatu dezagun egun hartan gertatu zena ahalik eta modurik zintzoenean eta errealenean. Jaso ditzagun familia eta lagunen arteko besarkada eta begirada konplizeak. Bizi dezagun guk ere jai giro hori barru-barrutik. Disfrutatu dezagun beraiekin eta igarriko da argazkietan.
Jaso dezagun ezkongaien, familiaren eta lagunen esentzia.
Amaia eta Arnatzen kasuan horixe bera egiten saiatu ginen Jone eta biok. Goizean goizetik gozatu zenuten egunaz eta inguruko guztiak horretara bultzatu zenituzten. Gora zuek bikote!! Handiak zarete!!
Laister, oso laister, ezkontza osteko erreportaia ere partekatuko dugu… egun hartan bai jantzi genuela artista jantzia argazki artistikoagoak egiteko…
Laister arte familia!!
Jone & Ion
——————————————
El proceso de búsqueda de estilo propio es complicado. Más aún cuando, como fotógrafos, intentamos fotografiar para nosotros mismos o nuestros propios egos de artista.
Ese proceso de búsqueda nuestro no ha acabado (y seguro que nunca acabará) pero estamos convencidos de que paso a paso vamos encontrando nuestro propio caminito y estilo.
Con el paso de los años y experiencia, cada día que pasa estamos más convencidos que la fotografía de boda tiene que ser cercana, real y sobre todo documental. Que estas fotos de hoy sean un gran recuerdo en el futuro.
Pues esto que parece tan sencillo no lo es tanto… y ahí está la gracia!!
Amaia, Arnatz, Markel, familia, amigos… millones de gracias por hacernos participes de ese gran día, vuestro gran día!! Trabajar junto a gente tan maravillosa hace que las largas horas de trabajo ni se noten… o casi, jajaja
Os mandamos un beso enorme.. y os avisamos que la siguiente entrada de blog (la de vuestra post boda) va a ser im-pre-sio-nan-te!! jajajaj
Jone & Ion